Vistas de página en total

miércoles, 31 de agosto de 2011

IRONIA BELTZA, ONDORIO BELTZA

Kausa eta ondorioa dira bizitza honetako lege nagusiak. Dena lehenago gertatutakoaren ondorioa da, bere menpe dago, ezer aldatu ezin delarik. Gu ere bizitakoaren ondorio gara, guk egin dugunaren ondorio, baina besteek erabakitakoak ere marka uzten du guregan.
Kausa eta ondorioa da legea, batzuetan ironiak laguantzen diolarik, ironia beltza. Baina zer da ironikoa?¿
batzuek beren hitza JATEAN besteak gosez hiltzea, bakearen izenean soldaduak agertzea.

domingo, 28 de agosto de 2011

GURE OIHUAK BERAIENTZAT IXILTASUN BIHURTZEN DIRELAKO.


Guztiok dakigu zelakoa den gizakia, boterea eta dirua lortzeagatik noraino iristeko gai den.Baina ez al da urrutiegi joatea diruak itsututako gizakiek beste izaki batzuei bizitza kentzea? noizarte egon behar dugu gu baino gehiago sentitzen diren maila berdineko pertsona multzo baten menpe? ehunka urte daramatzagu beste gobernu baten menpe, urte asko daramatzagu gure nahiaren atzetik, urte gehiegi itzaletan. Agian gauza asko gaixki egin ditugula onartzeko ordua heldu zaigu, baina hori egin baino lehen gu zapaltzen gaitxuztenek gurea dena bueltatzeko ordua dela onartu beharko lukete... ez duzue uste? Nik bai, indar armatua bukatzeko ordua dela esaten dute askok, baina zer izango ginateke gu gure burugogorkeria atzean utziko bagenu? gure bonbak  garajean gordeta utziko bagenitu? Itzala izango ginateke, itzala besterik ez. Gu baino gehiago sentitzen direnentzako gure oihuak eta eskariak, ixiltasunezko oihuak bihurtzen badira? zelan eskatu gurea dena? nola esan jendeari gurea dena kendu digutela, ahoa josita badigute?
Galdera gehiegi dira hain erantzun eskazentzat?

miércoles, 15 de junio de 2011

EUSKARAZ HOBETO

Aurreko egunean, aspertuta negoela, Zazpika aldizkariari begiradatxo bat bota nion, eta atentzioa deitu zidan artikulu bat ikusi nuen. Ez dakit zergaitik hasi nintzen artikulu hura irakurtzen ( lehenengo begiratuan oso luzea zen), agian idazlearen argazkia agertzen delakko eta Saioaren antza artu niolako edo, seguruenik, "Euskaldunaren buruaren errebualta bitxiak" delakko bere izenburua. Gutaz zer esaten zuen kuriositatea piztu zidan.

Laburpen txiki bat egiteko, bera arrandegian zegoeneko pasarte bat kontatzen du, nahiz eta hasieran norbait machista hutsa iruditu, euskaraz hitz egiten digunean jatorra iruditzen zaigula azaltzeko. Honekin, dendariek estrategia bera erabili beharko zutela dio, bezeroei euskaraz egin, euskaldun guztiok pertsona hori gertukotzat, familiakotzat bezala hartuko genuelako.

Egia esan, ez da oso urrun joan beharrik, Amagoiaren teoria egia dela ikusteko, guri ere berdina gertatu zitzaigulako Eibarko dendatan. Gaztelaniaz hitz egin zizkigutenak edo oso euskera kaskarrean, bordeak iruditu zitzaizkigun, hotzak eta dendari txarrak, eta euskaraz egin zigutenak oso jatorrak izan ziren ( azkenean euskaldunari erosi genion erosi beharrekoa.

Eta Amagoiaren hitzetan " Hainbeste estrategia eta azpijoko asmatzen dituztenak nolatan ez dira konturatu EUSKALDUN BATENGANA IRISTEKO MODURIK MOTZENA ETA AZKARRENA EUSKARAZKOA DELA? 


                                                                                                                        Bengoa

domingo, 12 de junio de 2011

FAMILIA BAT GARA ETA BETI IZANGO GARA...

Ai Bengoa zelako arrazoia dakazun... baina zer da errespetua? , besteak errespetatzea, iraindu gabe, besteen ideiak entzun eta ulertzen saiatzea... bai hori da errespetua baina nork senti dzake errespetu hori zapaltzen gaituen edo mugatzen gaituen, pertsona, aberri edo kontinente batekiko? nork ? INORK...
Horregatik da hain garrantzitsua errespetua gure herriarentzako askatasuna nahi dugunontzat, edo gutxienez garrantzitsua izan beharko luke. Errespeturik gabe ez dago askatasunik, guardia zibilak gorrotatzearren ez duru independentzia lortuko, beraiek gu mila aldiz zapaldu arren, beti errespetatu beharko genituzke, ez ditugu maite behar, ezta gutxiagorik ere, ez da hori, gorrotatu arren ere, edozerren gainetik eduki behar dena errespetua da, errespetuz gauza asko lortzeko modua dago, inor iraindu gabe, askatasunerako bidea laburtzen dugu.
Denok batera anai arreben antzera lanean arituz gero, askatasuna gureganantz erakarriko dugu, denon artean, guztiok afamilia bat baitgara. Euskal Herria geure etxea da eta etxeko ormez kanpo familia indartsu bat izan beharko ginateke, nahiz eta gero etxeko ormetatik barrura, anai-arreben arteko borrokak eta liskarrak izan. Baina zapaltzen gaituztenen aurrean indartsu agertu behar gara denok batera.
                                  
                           
                                                                                                                       Olabarri

ARRAROAK? ZER DA HORI?


batzuek arraroak garela esango dute, ezberdinak, originalak... Hainbat hitz normala denaren aurka egiteko. Baina zer da noramala? Nola deskriba daiteke? Agian norbaitek erantzungo du, besteak bezalakoa
izatea, gauza berdinak egitea, arautik atera gabe.Baina nik gona altu bat eta takoiak jarriko banitu, kolore fosforitoz forratu, NORMALAirudituko al zitzaizuen??
Nor bera den bezalakoa da eta ez dauka eskutatu beharrik, nortasunak aske izan behar du zer maitatu behar dugun esaten diguten mundu honetan. Zu, homosexual edo hetero, borroka edo fatxa, makarra edo formala, hippy edo pija, denok daukagu garena izateko eskubidea, pentsatu eta sentitzen duguna adierazteko. Eta hori onartzen ez dutenak fiscista hutsak dira, beren ideiak inposatuz, besteen
askatasunaren aurka eginez, ARRARO bakarrak beraiek dira.
Gure buruak baina, burulauak dira, lauburuaren antzera, derekzio eta alde guztietara begiratzen dutenak, denak modu berean, inor baztertu, gutxietsi edo salatu gabe. Ideia borobilak behar direlako gizarte zapaldu honetan.
                                                       Bengoa

miércoles, 8 de junio de 2011

HITZAK...

Gaur egun, mundua irudian oinarritutako mundua da. Gazteok behin eta berriz irudi berriak nahi ditugu,denbora guztian gure begiek berritasun biharra dute,bizkor,gelditu gabe bat bateko berrikuntzen mundura ohitu gaituzte.Irudia da gure munduaren jaun eta jabe, eta gu, gure begien esklabu bihurtu gara.Gizarteak letrak alde batera utzi ditu, beste espezieekin egin duen bezela, bastertu, gutxietsi... Baina zer izango litzateke letra gabeko mundu bat?Letrek hitzak osatzen dituzte A-S-K-A-T-A-S-U-N-A bezelako hitz polit eta esanguratsuak irudi bidez azaltzeko zailak direnak.Izkiak txikiak dira, eta bakoitzaren eskuan forma aldakorrekoak dira, solte jarrita ez dute inolako zentzurik,lagun artean bakarrik bizitzen dakien pertsona bat bezalakoak dira, akarrik geratutakoan zentzua galtzen dutenak. Bana izki txiki hauek, guregan eragin hadia izan dezakete, behar den momentu eta lekuan ezartzen baditugu gauza handiak eraikitzeo aukera ematen digute.
Gu biok, gure unibertsoa izki hauekin eraikitzea pentsatu dugu, iurudiez arago doan mundua hitzez betetzeko.
jone&jone.