Vistas de página en total

miércoles, 31 de agosto de 2011

UMEENTZAKO IPUIN BELTZAK

Gure herriaren alde borroka egitearren zigortuak izaten gara, urte asko itzalean pasatzera zigortuak. Gogorra da telebistan Euskaldun bat kartzelaratu dutela entzutea, edo beste bat urteen buruan bertatik atera dutela entzutea, edo kartzela zigor gogorragatik bere herriaren alde altsatu zen pertsona bat hil dela entzutea. Horiek denak entzutea oso gogorra da, baina zure inguruan dagoen norbaiti kartzelari buruz, aurrez-aurre hitz egien entzutea oraindik gogorrago. Hona hemen errealitatea umeei kontatua:

Bazegoen behin bere egunerokoasunean zoriontsua zen neskatilla bat. Bere amarekin bizi zena, gurasoak banaduta zituen arren umea gurasoez arro sentitzen zen.Aita ondoko herri baten bizi zen eta umea astebururo ikusten zuen. Baina hori ez da nire istoria.
Ume hau oso pozik zegoen bere bizitzarekin baina ez zituen bere egunerokotasuneko detaille batzuk ulertzen...
Bazekien bere gurasoak kartzelan egondakoak zirela, ama 2 urte eta aita berriz 8 baina  10 urterekin horrek ez dizu ezer argitzen. Umeari arraroa egiten zitzaion bere amaren mania bat. Exean zegoen bitartean beti leiho guztiak irekita edukitzen zituen persiana guztiak igota... esaten zuenez argia eta freskotazuna sar zedin.. Berdin zitzaion gaua edo eguna zan otza edo beroa egin beti zituen persianak igota eta leihoak zabalik.
Baina bere iatak berriz beste mania batzuk zituen, oporretara edo nonbaitera joan behar zirenean beti triste bukatzen zuen maletak egin eta gero... ez zitzaion batere gustatzen maletak egitea .Eta gainera zuhaitzak aitatzen pasatzen zituen orduak, baita bere amak ere. Baina umeak ez zuen ulertzen zergatik..
Gainera beste egun batetan bere aita lagun batekin itzegiten zegoela umeak  zeozer entzun zuen.
Zera esaten zuten, komisarietan  zeozr ez entzuteko musika oso oso oso altu jartzen zutela, umeari komentario hori betiko grabatuta geratu zitzaion. Baina nagusutu arte ez zuen ezer ulertu.

Gero konturatu zen denataz, 15 urte bete zitunean bizitza ulertzen hasi zen. Eta garai hartan ulertzen ez zituen gauzei zergati bat josten hasi zen.
Konturatu zen bere amaren mania,kartzelan beti itzalpean eta ilunetan zeogoelako zen, eta bi urtetan eguzkia aurpegian sentitu ez zuelako, ezta masailean naturaren fereka ere.
Bere aitaren mania ere kartzelatik gelditutako zauri bat zela kontutratu zen, izan ere honek mila maleta egin behar izan zituen  zortzi urtetan  kartzela batetik bestera mugitzeko, zortzi urte bi metro karratuko zelda batetan sartua egotea gogorra izan behar zuela konturatu zen.

Beranduago  bere gurasoak atxilotu zituztenean komisarietan musika altu hori, resoak jotzen zituztenean  oihuak  eta kolpeak ez entzuteko jartzen zutela bazekien.
Harrezkeroztik umea bere herriaren alde gauza txiki batzuk egiten hasi zen.


Ipuin honekin esan nahi dudana da, batzutan zaila izaten dela ingurukoak ("ezezagunak") kartzelaratuta ikustea zaila dela baina zailagoa inguruko jendeak esatea gauza horiei buruz ezer ez dakizula, zure gurasoak kartzelan izan direnean eta zuk ondorioak pairatu  dituzuenean. Batzuetan jendeak asko itzegiten du jakin gabe eta txarragoa dena asko esaten dute ezer egin gabe. Eta hori da amildegira bultsatzen gaituen harri txikia.





IRONIA BELTZA, ONDORIO BELTZA

Kausa eta ondorioa dira bizitza honetako lege nagusiak. Dena lehenago gertatutakoaren ondorioa da, bere menpe dago, ezer aldatu ezin delarik. Gu ere bizitakoaren ondorio gara, guk egin dugunaren ondorio, baina besteek erabakitakoak ere marka uzten du guregan.
Kausa eta ondorioa da legea, batzuetan ironiak laguantzen diolarik, ironia beltza. Baina zer da ironikoa?¿
batzuek beren hitza JATEAN besteak gosez hiltzea, bakearen izenean soldaduak agertzea.

domingo, 28 de agosto de 2011

GURE OIHUAK BERAIENTZAT IXILTASUN BIHURTZEN DIRELAKO.


Guztiok dakigu zelakoa den gizakia, boterea eta dirua lortzeagatik noraino iristeko gai den.Baina ez al da urrutiegi joatea diruak itsututako gizakiek beste izaki batzuei bizitza kentzea? noizarte egon behar dugu gu baino gehiago sentitzen diren maila berdineko pertsona multzo baten menpe? ehunka urte daramatzagu beste gobernu baten menpe, urte asko daramatzagu gure nahiaren atzetik, urte gehiegi itzaletan. Agian gauza asko gaixki egin ditugula onartzeko ordua heldu zaigu, baina hori egin baino lehen gu zapaltzen gaitxuztenek gurea dena bueltatzeko ordua dela onartu beharko lukete... ez duzue uste? Nik bai, indar armatua bukatzeko ordua dela esaten dute askok, baina zer izango ginateke gu gure burugogorkeria atzean utziko bagenu? gure bonbak  garajean gordeta utziko bagenitu? Itzala izango ginateke, itzala besterik ez. Gu baino gehiago sentitzen direnentzako gure oihuak eta eskariak, ixiltasunezko oihuak bihurtzen badira? zelan eskatu gurea dena? nola esan jendeari gurea dena kendu digutela, ahoa josita badigute?
Galdera gehiegi dira hain erantzun eskazentzat?