Vistas de página en total

sábado, 5 de noviembre de 2011

INGO AL DEU?

Euskeraz hitzegin, arnastu, ikasi, jolastu, lan, idatzi, pentsatu, sortu,  amestu, euskeraz maitatu, esuskeraz kantatu.. Euskeraz, euskeraz, EUSKERAZ BIZI!!
Hainbeste eskatzea al da... gure hizkuntza maitatu, txalotu, goraipatu, babestu eta defendatzea? Argi dago batzuentzat, bakoitzarena dena ondo gordetzea, betiko gorestea, inoiz ez galtzeko eskatzea, gehiegizkoa dela. Eta zuretzat gehiegizkoa al da? 
Gorde dezagun Euskaldunen altxorra, inoiz inork zapalduko ez duen lekuan, izan dadila euskaldun guztion sekretua, sentitu gaitezen harro. Euskera baita euskaldunen arima, euskaldun guztien sekretua, coca-colaren sekretua baino zaharragoa baita Euskera. Gorde dezagun gure errezeta sekretua, errezeta sakratua.

Bizi gaitezen euskeraz!

viernes, 4 de noviembre de 2011

gogorra!

BARRUAN:
Gogorra da bakardade hutsean zaudenean, ferekak egiteko duzun bakarra paretako metal hotza izatia. Goizetan altsatzen zarenean entzuten duzun lehenengo gauza, gosarira gonbidatzen zaituen txirrina hots itogarria izatia. Pentsatzeko denbora gehiegi duzu barruan zauden bitartian, eta zure herrian itxaroten daudenen etsipen malkoak ez ikustia gogorra da.


KANPOAN:
Gogorra da  astebururo astebururo kilometroz kilometro, karreterian asfalto errearen usaia aranastera oinarritzen den bizitza  gordinaren menpe izatia.Gogorra da hilabetetan ikusi ez duzun pertsona horrekin duzun elkarrizketak 40 minutu bakarrik irautia, eta  denbora labur horretan millaka emozio eta hitz bizi behar izatia. Gogorra da, oso gogorra.