Vistas de página en total

viernes, 27 de abril de 2012

MUGATUTA

ez duzue goizetan eguzkia ikus dezagun nahi
ezta barrote artetik arnasa har dezagun ere
olatuak jada ez dira gure portura urreratzen
eta askatasun haizea indargabetu diguzue
nola liteke
hain ozen oihuka hari direnen ahotsak ez entzutea?
nola liteke?
...
hori dena ordea ixilean geratzen den gauza da,
sentitzen dugun maitasuna ukaezina baita



                                                                      olagu

sábado, 5 de noviembre de 2011

INGO AL DEU?

Euskeraz hitzegin, arnastu, ikasi, jolastu, lan, idatzi, pentsatu, sortu,  amestu, euskeraz maitatu, esuskeraz kantatu.. Euskeraz, euskeraz, EUSKERAZ BIZI!!
Hainbeste eskatzea al da... gure hizkuntza maitatu, txalotu, goraipatu, babestu eta defendatzea? Argi dago batzuentzat, bakoitzarena dena ondo gordetzea, betiko gorestea, inoiz ez galtzeko eskatzea, gehiegizkoa dela. Eta zuretzat gehiegizkoa al da? 
Gorde dezagun Euskaldunen altxorra, inoiz inork zapalduko ez duen lekuan, izan dadila euskaldun guztion sekretua, sentitu gaitezen harro. Euskera baita euskaldunen arima, euskaldun guztien sekretua, coca-colaren sekretua baino zaharragoa baita Euskera. Gorde dezagun gure errezeta sekretua, errezeta sakratua.

Bizi gaitezen euskeraz!

viernes, 4 de noviembre de 2011

gogorra!

BARRUAN:
Gogorra da bakardade hutsean zaudenean, ferekak egiteko duzun bakarra paretako metal hotza izatia. Goizetan altsatzen zarenean entzuten duzun lehenengo gauza, gosarira gonbidatzen zaituen txirrina hots itogarria izatia. Pentsatzeko denbora gehiegi duzu barruan zauden bitartian, eta zure herrian itxaroten daudenen etsipen malkoak ez ikustia gogorra da.


KANPOAN:
Gogorra da  astebururo astebururo kilometroz kilometro, karreterian asfalto errearen usaia aranastera oinarritzen den bizitza  gordinaren menpe izatia.Gogorra da hilabetetan ikusi ez duzun pertsona horrekin duzun elkarrizketak 40 minutu bakarrik irautia, eta  denbora labur horretan millaka emozio eta hitz bizi behar izatia. Gogorra da, oso gogorra.

lunes, 26 de septiembre de 2011

HIZKUNTZA ONENA HITZEGITEN DENA!!

ZER IZANGO LITZATEKE  EUSKAL HERRIA LAUBURU BAT BARIK?
ZER EUSKALDUN DA EUSKERAZ HITZ EGITEN EZ DUENA?

miércoles, 21 de septiembre de 2011

NON DAGO MUGA?

Denborarekin argi gelditu zait iraganaren emaitza besterik ez garela.Iraganaren ispiluan islatuko bagina den bezalakoa ikusiko genuke geure burua.
Badago jendea iragana orainaldia baino politagoa izan duena,kolorez betea, pozez eta alaitasunez gainezka, eta horrek gaur egungo nortasuna definituko dio eta baita aurrera jarraitzeko indarrak eman ere. Batzuk beren oroitzapenetaz disfrutatzen duten bitartean, beste batzuk,iragan iluna izaten dute, haserrez, arazoz eta tristeziaz betea. Kasu horietan pertsona hoien nortasuna  beraiek konturatu gabe aldatu egiten zaie, eta agian ez onerako.
Batzuetan pertsona horiek sensibilitatea faltan izaten dute, gauza gaiztoak egiten dituzte, batzutan konturatu ere egin gabe, beste batzuetan nahita.
Eta orduan horrelako pertsona batekin topo egiten dugunean, zer egin behar dugu?Egiten duen guztia bere iraganaren errua dela esan behar al dugu? Ala edozwin pertsona bezela tratatu behar dugu ala bere akatsak aitortu behar dizkiogu?
Ez dakit askotan zaila da muga non dagoen jakitea, zer esan eta zer ez...

miércoles, 31 de agosto de 2011

UMEENTZAKO IPUIN BELTZAK

Gure herriaren alde borroka egitearren zigortuak izaten gara, urte asko itzalean pasatzera zigortuak. Gogorra da telebistan Euskaldun bat kartzelaratu dutela entzutea, edo beste bat urteen buruan bertatik atera dutela entzutea, edo kartzela zigor gogorragatik bere herriaren alde altsatu zen pertsona bat hil dela entzutea. Horiek denak entzutea oso gogorra da, baina zure inguruan dagoen norbaiti kartzelari buruz, aurrez-aurre hitz egien entzutea oraindik gogorrago. Hona hemen errealitatea umeei kontatua:

Bazegoen behin bere egunerokoasunean zoriontsua zen neskatilla bat. Bere amarekin bizi zena, gurasoak banaduta zituen arren umea gurasoez arro sentitzen zen.Aita ondoko herri baten bizi zen eta umea astebururo ikusten zuen. Baina hori ez da nire istoria.
Ume hau oso pozik zegoen bere bizitzarekin baina ez zituen bere egunerokotasuneko detaille batzuk ulertzen...
Bazekien bere gurasoak kartzelan egondakoak zirela, ama 2 urte eta aita berriz 8 baina  10 urterekin horrek ez dizu ezer argitzen. Umeari arraroa egiten zitzaion bere amaren mania bat. Exean zegoen bitartean beti leiho guztiak irekita edukitzen zituen persiana guztiak igota... esaten zuenez argia eta freskotazuna sar zedin.. Berdin zitzaion gaua edo eguna zan otza edo beroa egin beti zituen persianak igota eta leihoak zabalik.
Baina bere iatak berriz beste mania batzuk zituen, oporretara edo nonbaitera joan behar zirenean beti triste bukatzen zuen maletak egin eta gero... ez zitzaion batere gustatzen maletak egitea .Eta gainera zuhaitzak aitatzen pasatzen zituen orduak, baita bere amak ere. Baina umeak ez zuen ulertzen zergatik..
Gainera beste egun batetan bere aita lagun batekin itzegiten zegoela umeak  zeozer entzun zuen.
Zera esaten zuten, komisarietan  zeozr ez entzuteko musika oso oso oso altu jartzen zutela, umeari komentario hori betiko grabatuta geratu zitzaion. Baina nagusutu arte ez zuen ezer ulertu.

Gero konturatu zen denataz, 15 urte bete zitunean bizitza ulertzen hasi zen. Eta garai hartan ulertzen ez zituen gauzei zergati bat josten hasi zen.
Konturatu zen bere amaren mania,kartzelan beti itzalpean eta ilunetan zeogoelako zen, eta bi urtetan eguzkia aurpegian sentitu ez zuelako, ezta masailean naturaren fereka ere.
Bere aitaren mania ere kartzelatik gelditutako zauri bat zela kontutratu zen, izan ere honek mila maleta egin behar izan zituen  zortzi urtetan  kartzela batetik bestera mugitzeko, zortzi urte bi metro karratuko zelda batetan sartua egotea gogorra izan behar zuela konturatu zen.

Beranduago  bere gurasoak atxilotu zituztenean komisarietan musika altu hori, resoak jotzen zituztenean  oihuak  eta kolpeak ez entzuteko jartzen zutela bazekien.
Harrezkeroztik umea bere herriaren alde gauza txiki batzuk egiten hasi zen.


Ipuin honekin esan nahi dudana da, batzutan zaila izaten dela ingurukoak ("ezezagunak") kartzelaratuta ikustea zaila dela baina zailagoa inguruko jendeak esatea gauza horiei buruz ezer ez dakizula, zure gurasoak kartzelan izan direnean eta zuk ondorioak pairatu  dituzuenean. Batzuetan jendeak asko itzegiten du jakin gabe eta txarragoa dena asko esaten dute ezer egin gabe. Eta hori da amildegira bultsatzen gaituen harri txikia.