Vistas de página en total

domingo, 28 de agosto de 2011

GURE OIHUAK BERAIENTZAT IXILTASUN BIHURTZEN DIRELAKO.


Guztiok dakigu zelakoa den gizakia, boterea eta dirua lortzeagatik noraino iristeko gai den.Baina ez al da urrutiegi joatea diruak itsututako gizakiek beste izaki batzuei bizitza kentzea? noizarte egon behar dugu gu baino gehiago sentitzen diren maila berdineko pertsona multzo baten menpe? ehunka urte daramatzagu beste gobernu baten menpe, urte asko daramatzagu gure nahiaren atzetik, urte gehiegi itzaletan. Agian gauza asko gaixki egin ditugula onartzeko ordua heldu zaigu, baina hori egin baino lehen gu zapaltzen gaitxuztenek gurea dena bueltatzeko ordua dela onartu beharko lukete... ez duzue uste? Nik bai, indar armatua bukatzeko ordua dela esaten dute askok, baina zer izango ginateke gu gure burugogorkeria atzean utziko bagenu? gure bonbak  garajean gordeta utziko bagenitu? Itzala izango ginateke, itzala besterik ez. Gu baino gehiago sentitzen direnentzako gure oihuak eta eskariak, ixiltasunezko oihuak bihurtzen badira? zelan eskatu gurea dena? nola esan jendeari gurea dena kendu digutela, ahoa josita badigute?
Galdera gehiegi dira hain erantzun eskazentzat?

No hay comentarios:

Publicar un comentario