Vistas de página en total

miércoles, 15 de junio de 2011

EUSKARAZ HOBETO

Aurreko egunean, aspertuta negoela, Zazpika aldizkariari begiradatxo bat bota nion, eta atentzioa deitu zidan artikulu bat ikusi nuen. Ez dakit zergaitik hasi nintzen artikulu hura irakurtzen ( lehenengo begiratuan oso luzea zen), agian idazlearen argazkia agertzen delakko eta Saioaren antza artu niolako edo, seguruenik, "Euskaldunaren buruaren errebualta bitxiak" delakko bere izenburua. Gutaz zer esaten zuen kuriositatea piztu zidan.

Laburpen txiki bat egiteko, bera arrandegian zegoeneko pasarte bat kontatzen du, nahiz eta hasieran norbait machista hutsa iruditu, euskaraz hitz egiten digunean jatorra iruditzen zaigula azaltzeko. Honekin, dendariek estrategia bera erabili beharko zutela dio, bezeroei euskaraz egin, euskaldun guztiok pertsona hori gertukotzat, familiakotzat bezala hartuko genuelako.

Egia esan, ez da oso urrun joan beharrik, Amagoiaren teoria egia dela ikusteko, guri ere berdina gertatu zitzaigulako Eibarko dendatan. Gaztelaniaz hitz egin zizkigutenak edo oso euskera kaskarrean, bordeak iruditu zitzaizkigun, hotzak eta dendari txarrak, eta euskaraz egin zigutenak oso jatorrak izan ziren ( azkenean euskaldunari erosi genion erosi beharrekoa.

Eta Amagoiaren hitzetan " Hainbeste estrategia eta azpijoko asmatzen dituztenak nolatan ez dira konturatu EUSKALDUN BATENGANA IRISTEKO MODURIK MOTZENA ETA AZKARRENA EUSKARAZKOA DELA? 


                                                                                                                        Bengoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario