Vistas de página en total

miércoles, 8 de junio de 2011

HITZAK...

Gaur egun, mundua irudian oinarritutako mundua da. Gazteok behin eta berriz irudi berriak nahi ditugu,denbora guztian gure begiek berritasun biharra dute,bizkor,gelditu gabe bat bateko berrikuntzen mundura ohitu gaituzte.Irudia da gure munduaren jaun eta jabe, eta gu, gure begien esklabu bihurtu gara.Gizarteak letrak alde batera utzi ditu, beste espezieekin egin duen bezela, bastertu, gutxietsi... Baina zer izango litzateke letra gabeko mundu bat?Letrek hitzak osatzen dituzte A-S-K-A-T-A-S-U-N-A bezelako hitz polit eta esanguratsuak irudi bidez azaltzeko zailak direnak.Izkiak txikiak dira, eta bakoitzaren eskuan forma aldakorrekoak dira, solte jarrita ez dute inolako zentzurik,lagun artean bakarrik bizitzen dakien pertsona bat bezalakoak dira, akarrik geratutakoan zentzua galtzen dutenak. Bana izki txiki hauek, guregan eragin hadia izan dezakete, behar den momentu eta lekuan ezartzen baditugu gauza handiak eraikitzeo aukera ematen digute.
Gu biok, gure unibertsoa izki hauekin eraikitzea pentsatu dugu, iurudiez arago doan mundua hitzez betetzeko.
jone&jone.

No hay comentarios:

Publicar un comentario