Vistas de página en total

domingo, 12 de junio de 2011

FAMILIA BAT GARA ETA BETI IZANGO GARA...

Ai Bengoa zelako arrazoia dakazun... baina zer da errespetua? , besteak errespetatzea, iraindu gabe, besteen ideiak entzun eta ulertzen saiatzea... bai hori da errespetua baina nork senti dzake errespetu hori zapaltzen gaituen edo mugatzen gaituen, pertsona, aberri edo kontinente batekiko? nork ? INORK...
Horregatik da hain garrantzitsua errespetua gure herriarentzako askatasuna nahi dugunontzat, edo gutxienez garrantzitsua izan beharko luke. Errespeturik gabe ez dago askatasunik, guardia zibilak gorrotatzearren ez duru independentzia lortuko, beraiek gu mila aldiz zapaldu arren, beti errespetatu beharko genituzke, ez ditugu maite behar, ezta gutxiagorik ere, ez da hori, gorrotatu arren ere, edozerren gainetik eduki behar dena errespetua da, errespetuz gauza asko lortzeko modua dago, inor iraindu gabe, askatasunerako bidea laburtzen dugu.
Denok batera anai arreben antzera lanean arituz gero, askatasuna gureganantz erakarriko dugu, denon artean, guztiok afamilia bat baitgara. Euskal Herria geure etxea da eta etxeko ormez kanpo familia indartsu bat izan beharko ginateke, nahiz eta gero etxeko ormetatik barrura, anai-arreben arteko borrokak eta liskarrak izan. Baina zapaltzen gaituztenen aurrean indartsu agertu behar gara denok batera.
                                  
                           
                                                                                                                       Olabarri

No hay comentarios:

Publicar un comentario