Laburpen txiki bat egiteko, bera arrandegian zegoeneko pasarte bat kontatzen du, nahiz eta hasieran norbait machista hutsa iruditu, euskaraz hitz egiten digunean jatorra iruditzen zaigula azaltzeko. Honekin, dendariek estrategia bera erabili beharko zutela dio, bezeroei euskaraz egin, euskaldun guztiok pertsona hori gertukotzat, familiakotzat bezala hartuko genuelako.
Egia esan, ez da oso urrun joan beharrik, Amagoiaren teoria egia dela ikusteko, guri ere berdina gertatu zitzaigulako Eibarko dendatan. Gaztelaniaz hitz egin zizkigutenak edo oso euskera kaskarrean, bordeak iruditu zitzaizkigun, hotzak eta dendari txarrak, eta euskaraz egin zigutenak oso jatorrak izan ziren ( azkenean euskaldunari erosi genion erosi beharrekoa.
Bengoa